ONGI ETORRI FLEMING IKASTETXEKO 4 URTEKO GELAKO BLOGERA

Blog honetan zuen seme-alabek eskolan egiten dutenaren berri izango duzue. Haurrekin ikustea komenigarria da, beraiek protagonistak izanik, zer egiten duten erakutsiko dizuete.
Zuen parte hartzea eskertuko genuke. Horretarako, sarrera bakoitzaren azpian, iruzkinetan (klikatuz), partehartzeko aukera duzue. Bertan, gogoetak, proposamenak, kritikak,... idatzi ahal izango dituzue.
Animo eta parte hartu!

VILLABONAKO FLEMING IKASTETXEA

Haur Hezkuntza ARROA auzoan Villabona 20150
Telef: 943-693512

Lehen Hezkuntza
OTELARRE 35 Villabona 20150

Telef: 943-691413

email:012277aa@hezkuntza.net

2008/10/29

XAXIREN ONGI ETORRIA

Iritsi da eguna, urriak 22 ditu eta egunarekin batera Xaxi eskolara etorri da. Bere etxea utzi du Alustizan eta ikasturtea gurekin igarotzera etorri da.

Ongi etorria emateko jai bat antolatu dugu. Olerkiak, abestiak, marrazkiak, opariak,... izan ditugu.

Xaxi aurten kotxe dotore batean etorri da, mendian ibiltzeko kotxe handi batean. Uda, Euskal Herriko kobazuloetan eman du, horietako bat Zugarramurdi izan da.

ONGI ETORRI, XAXI, ESKOLARA!!

ELKARREKIN OSO ONDO PASAKO DUGU!!

Hona hemen Xaxiren abestia:

IKUS IKUSIAN
ALUSTIZAKOA
IPOTX ALAIA DA
GUZTION LAGUNA
GUREGANA DATOR
EUSKALDUN MAITIA
AJAJAJA!!! ZEIN DA?
XAXI IPOTXA DA

No hay comentarios: