ONGI ETORRI FLEMING IKASTETXEKO 4 URTEKO GELAKO BLOGERA

Blog honetan zuen seme-alabek eskolan egiten dutenaren berri izango duzue. Haurrekin ikustea komenigarria da, beraiek protagonistak izanik, zer egiten duten erakutsiko dizuete.
Zuen parte hartzea eskertuko genuke. Horretarako, sarrera bakoitzaren azpian, iruzkinetan (klikatuz), partehartzeko aukera duzue. Bertan, gogoetak, proposamenak, kritikak,... idatzi ahal izango dituzue.
Animo eta parte hartu!

VILLABONAKO FLEMING IKASTETXEA

Haur Hezkuntza ARROA auzoan Villabona 20150
Telef: 943-693512

Lehen Hezkuntza
OTELARRE 35 Villabona 20150

Telef: 943-691413

email:012277aa@hezkuntza.net

2008/10/29

OPORRAK

Azkarregi joan da uda. Oporrak baino gauza hoberik ez dago mundu honetan. Udako hilabete hauetan toki ezberdinetan egon gara eta gauza asko egin ditugu, bai lagunekin bai familiarekin; hondartzan, herriko jaietan, mendian, kalean edo parkean jolasten, izozki pila jaten,... Oso ondo ibili gara denok udako oporretan.
Baina, iraila iritsi da eta oporrak bukatu dira. Honekin batera eskolan hasi gara poz-pozik.
Eskolan oporretan egin duguna kontatu dugu eta argazki batzuk eskolara eraman ondoren hona hemen egindako lan guztia.

No hay comentarios: