ONGI ETORRI FLEMING IKASTETXEKO 4 URTEKO GELAKO BLOGERA

Blog honetan zuen seme-alabek eskolan egiten dutenaren berri izango duzue. Haurrekin ikustea komenigarria da, beraiek protagonistak izanik, zer egiten duten erakutsiko dizuete.
Zuen parte hartzea eskertuko genuke. Horretarako, sarrera bakoitzaren azpian, iruzkinetan (klikatuz), partehartzeko aukera duzue. Bertan, gogoetak, proposamenak, kritikak,... idatzi ahal izango dituzue.
Animo eta parte hartu!

VILLABONAKO FLEMING IKASTETXEA

Haur Hezkuntza ARROA auzoan Villabona 20150
Telef: 943-693512

Lehen Hezkuntza
OTELARRE 35 Villabona 20150

Telef: 943-691413

email:012277aa@hezkuntza.net

2008/11/23

SALTO GELA

- Ikusi makusi
zer ikusi
ikusten, ikusten, ikusten,....
Ikusten dut gauza bat hasten dela T eta bukatzen dela A
Zer da?
- Ez dakit.
- TXIMUA
- Eta non ikusten dituzu?
- Hemen, salto gelan. Zuk ez al dituzu ikusten?
- Horiek ez dira tximuak, horiek nere eskolako lagunak dira.

Salto gelan primeran pasatzen dugu, tximuarena egiten dugu, etxetxoak sortzen ditugu, itsasontzi piratak,...
Zein dibertigarria den, ikusi, ikusi,...

BubbleShare: Share photos - Find great Clip Art Images.

2008/11/20

GOAZEN TXIKI PARKERA

Azaroaren 19an, asteazkenean, eskolako autobusa hartuta Txiki Parkera joan ginen; 3, 4 eta 5 urteko gelak elkarrekin. Bertan, oso ondo pasa genuen. Txiki Park salto gela bezalakoa da baina askoz ere handiagoa. Koloretako bola asko daude, baina, asko, asko. Baita ere txirristra eta soka ugari. Puzgarriak ez ditugu ahaztu behar.

Zein ondo pasa genuen! Baita nekatu ere. Txiki Parkera iritsi bezain pronto Maitek taldeko argazkia atera zigun eta ondoren jolasean argazki gehiago. Argazki horiek ikusteko hemen behean duzue aukera. Ea gustoko duzuen!




begira, begira! zein marrazki politak egin ditugun!

BubbleShare: Share photos - Play some Online Games.

2008/11/08

GURE OLERKIAK

Olerkiak oso gustoko ditugu. Lehenengo guk ikasten ditugu eta gero gelaz gela aritzen gara olerki esatari. Oraingoan, bideoan ikusteko aukera izango duzue. Ikusiko duzue zein ondo egiten dugun. Ea zuek ere gustokoa duzue.


Xut, xut, xut
berokia eranzten dut.
Xut, xut, xut
amantala jazten dut.
Xut, xut, xut
amantala eranzten dut.
Xut, xut, xut
berokia jazten dut.

bideoa ikusteko sakatu hemen

GURE IGARKIZUNAK


Zerutik bota
eta ez da puskatzen
uretara bota
berehala da desegiten
zer da?
(papera edo egunkaria)

bideoa ikusteko klikatu hemen



Puntan puntan bi
atzean zulo bi
zer da?
(goraizeak)
bideoa ikusteko klikatu hemenk)

2008/11/07

AMASARA IRTEERA

Euskal asteari bukaera emateko Amasara igo gara oinez 3, 4 eta 5 urteko geletekoak. Arroan hasi, Igerategi baserrira joan, Musturiatik barrena Arantzabi jatetxe zenatik Amasako plazan bukatzeko.
Xabaten etxea ezagutzeko aukera izan dugu.
Eta ondoren eskolara joan gara Santa Krutz ermitatik barrena bazkaltzera.
Parkean ederki pasa dugu jolasten.