ONGI ETORRI FLEMING IKASTETXEKO 4 URTEKO GELAKO BLOGERA

Blog honetan zuen seme-alabek eskolan egiten dutenaren berri izango duzue. Haurrekin ikustea komenigarria da, beraiek protagonistak izanik, zer egiten duten erakutsiko dizuete.
Zuen parte hartzea eskertuko genuke. Horretarako, sarrera bakoitzaren azpian, iruzkinetan (klikatuz), partehartzeko aukera duzue. Bertan, gogoetak, proposamenak, kritikak,... idatzi ahal izango dituzue.
Animo eta parte hartu!

VILLABONAKO FLEMING IKASTETXEA

Haur Hezkuntza ARROA auzoan Villabona 20150
Telef: 943-693512

Lehen Hezkuntza
OTELARRE 35 Villabona 20150

Telef: 943-691413

email:012277aa@hezkuntza.net

2008/11/20

GOAZEN TXIKI PARKERA

Azaroaren 19an, asteazkenean, eskolako autobusa hartuta Txiki Parkera joan ginen; 3, 4 eta 5 urteko gelak elkarrekin. Bertan, oso ondo pasa genuen. Txiki Park salto gela bezalakoa da baina askoz ere handiagoa. Koloretako bola asko daude, baina, asko, asko. Baita ere txirristra eta soka ugari. Puzgarriak ez ditugu ahaztu behar.

Zein ondo pasa genuen! Baita nekatu ere. Txiki Parkera iritsi bezain pronto Maitek taldeko argazkia atera zigun eta ondoren jolasean argazki gehiago. Argazki horiek ikusteko hemen behean duzue aukera. Ea gustoko duzuen!




begira, begira! zein marrazki politak egin ditugun!

BubbleShare: Share photos - Play some Online Games.

No hay comentarios: