ONGI ETORRI FLEMING IKASTETXEKO 4 URTEKO GELAKO BLOGERA

Blog honetan zuen seme-alabek eskolan egiten dutenaren berri izango duzue. Haurrekin ikustea komenigarria da, beraiek protagonistak izanik, zer egiten duten erakutsiko dizuete.
Zuen parte hartzea eskertuko genuke. Horretarako, sarrera bakoitzaren azpian, iruzkinetan (klikatuz), partehartzeko aukera duzue. Bertan, gogoetak, proposamenak, kritikak,... idatzi ahal izango dituzue.
Animo eta parte hartu!

VILLABONAKO FLEMING IKASTETXEA

Haur Hezkuntza ARROA auzoan Villabona 20150
Telef: 943-693512

Lehen Hezkuntza
OTELARRE 35 Villabona 20150

Telef: 943-691413

email:012277aa@hezkuntza.net

2008/10/23

ASTEKO EGUNAK

Hemen daukazuen kanta hau herrikoia da, melodia alaia da eta eskola guztietako haurrek ezagutzen dute.

ALFERRAREN ASTEA
Astelehena, jai ondoren alferra
Ezer ez egiteko ez goaz lanera.
Ez goaz lanera, ez goaz lanera
Ez goaz lanera, ez goaz lanera.

Asteartea, euria goitik behera
Busti egingo gara eta ez goaz lanera.
Ez goaz lanera, ez goaz lanera
Ez goaz lanera, ez goaz lanera.

Asteazkena osaba ezkontzen da
Opor egiten dugu eta ez goaz lanera
Ez goaz lanera, ez goaz lanera
Ez goaz lanera, ez goaz lanera.

Osteguna amonaren eguna
Ospatu nahi dugu eta ez goaz lanera.
Ez goaz lanera, ez goaz lanera
Ez goaz lanera, ez goaz lanera.

Ostirala, haginetako mina
Aspirina harturik bagoaz ohera
Ez goaz lanera, ez goaz lanera
Ez goaz lanera, ez goaz lanera.

Larunbata egun erdiko lana,
Egun erdiagatik ez goaz lanera.
Ez goaz lanera, ez goaz lanera
Ez goaz lanera, ez goaz lanera.

Igandea , lantegia itxita,
Lan egin nahi baina, ezin joan lanera.
Ez goaz lanera, ez goaz lanera
Ez goaz lanera, ez goaz lanera.

entzun nahi al duzu abestia?


No hay comentarios: